XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egoera profesionalaEzaugarri hau, pertsona batek lan egiten duen enpresarekin hartzen duen laneko harreman-motari erreferitzen zaio, edota lehenago lan egindako langabeen kasuan, berriz, beren azken enplegua izan zuten enpresarekikoari.
Honako taldeok hartzen dira kontutan: Enplegatzailea, langile autonomoa, famili laguntza, kooperatibista, sektore publikoko alokatua, sektore pribatuko alokatua, aurrekoen barnean begietsi gabeko bestelako egoera.
ProfesioaPertsona okupatu batek egiten duen lan-motari dagokio, jaramonik egin gabe pertsona horrek sailkatua egon beharko lukeen ekonomi ihardueraren adarrari eta egoera profesionalari (enpresari, enplegatu, etab. bezalako kondizioei).
Okupazio bat baino gehiago izanez gero, nagusienari dagokio datua, hau, pertsona zentsatuak halakotzat ematen duena izango delarik.
Eskolatze-mailaPertsona baten eskolatze-maila da, pertsona horrek egindako edo egiten ari den ikasketa-gradurik altuena, kontutan eduki gabe bukatu dituen ala behin-behineko edo behin-betiko osatu edo burutugabeak dituen.
Hauexek dira modalitateak: -
-
Azkenik, sinbologia berezi bat erabili da koadroetako zifrak adierazteko erabili diren unitateak izendatzeko.
Eta honako hauexek dira sinbolo horiek: